Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ordenagailu eramangarri bat lapurtzen saiatzeagatik

Publicado: martes, 16 enero 2018 17:49

BILBO, 16 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean, Barakaldon (Bizkaia), merkataritza gune batean ordenagailu eramangarri bat lapurtzen saiatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen eguerdiko 12:00ak jotzear zirela, Ertzaintzak jakin zuen 500 euro inguruko balioa duen ordenagailu eramangarri bat lapurtzen saiatu zirela Barakaldoko merkatarizta establezimendu batean.

Saltokiko segurtasunaren arduradunen arabera, kameren bidez gizon bat ikusi zuten aparailuaren alarma manipulatzen eta, ordenagailua maleta batekin ezkutatuz, saltokitik irteten saiatzen. Halere, zaintzaileek gizona atxiki eta ertzainen esku utzi zuten, atxilo zezaten.

Atxilotuak lapurreta saiakera onartu zuen, eta labana bat eta ustez ordenagailuaren alarma maneiatzeko erabili zituen zenbait objektu aurkitu zizkioten egin zioten miaketan. Gizona polizia etxera eraman zuten eta, ohiko izapideak egin ondoren, aske geratu zen, epailearengana deklaratzera joateko zain.