Gizon bat atxilotu dute Beasainen, Tolosako taberna batean emakume bati sexu ukituak egiteagatik

Actualizado: lunes, 16 febrero 2015 17:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean Beasainen (Gipuzkoa), sexu gehiegikeria eta eraso delitu bana egotzita. Atxilotuak sexu ukituak egin zizkion goizalde hartan neska bati Tolosako taberna batean eta, neskak kargu hartu zionean, jo egin zuen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Joan den ostiralean, otsailaren 13an, goizaldeko 02:00ak inguruan, Tolosako alde zaharreko taberna batean gizon batek sexu ukituak egin zizkion neska bati. Neskak berak eta bere lagun batek kargu hartu zioten abusu egileari eta hau joka hasi zitzaien. Tabernako zerbitzari bat ordena jartzen ahalegindu zen, baina honek ere kolpeak hartu zituen. Tolosako udaltzainak bertaratu ziren eta susmagarria identifikatzen ahalegindu ziren, baina gazteak, jendetza baliatuta, ihes egitea lortu zuen.

   Ertzaintzak eta Tolosako Udaltzaingoak hasitako ikerketari esker, erasotzailea identifikatu eta ostiralean bertan atxilotu zuten Beasainen, arratsaldez. 26 urteko atxilotua epailearen esku jarri zuten larunbatean.