Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotekide kalean jotzeagatik

Actualizado: lunes, 9 enero 2012 11:13
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean Bilbon bere bikotekideari kalean erasotzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Igande goizaldeko 5:30 aldera, Deustu auzotik zaintza lanak egiten ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat San Pedro plaza ingurura hurbildu zen emakume bat laguntza eske zegoela jakin ondoren.

   Bertaratutako agenteek bikote bat aurkitu zuten eztabaidan eta emakumeak aurpegian zenbait marka eta gorriune zituela ikusi zuten. Gainera, oso urduri zegoen. Ertzainei azaldu zienez, bertan zegoen gizonezkoa bere bikotekidea zen eta, eztabaidan ari zirela, zenbait kolpe eman zizkion aurpegian.

   Hori kontuan izanda, ustezko erasotzailea atxilotu zuten genero indarkeriako delitu baten egilea izatea egotzita, eta ertzain-etxera eraman zuten epailearen aurrean agertu aurretik egin beharreko izapideak burutzeko.