Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari erasotzeagatik

Actualizado: miércoles, 22 enero 2014 13:32
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizalde honetan Bilbon, genero indarkriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eraso baitio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Gertakaria 00:10ean gertatu da, Bilboko Caceres kalean. 31 urteko gizona bikotekide ohiarengana joan da, bide publikoan zegoena, eta etengabe egin dio eraso, bai eta heriotza mehatxuak egin ere. Gizonak inguruan aparkatuta zegoen auto baten atzeko kristala apurtu du, gainera.

   Biktimak berak eta lekuko batek jakinarazi diete agenteei ordurako tokitik alde egin zuen gizonak jo zuela emakumea. Azkenik, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu dute, genero indarkeriako delitu bat egotzita.