Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: lunes, 13 abril 2015 14:07

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean Bilbon, bikotekidea jo ondoren, genero indarkeriako ustezko delitu bat egotzita. Erasotzaileak emakumea jo zuen kalean, hiritarren segurtasuneko lanak egiten ari zen patruila bat bertatik igarotzen ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Gertaerak igande goizeko 10:20 aldera izan ziren. Bilbo Zaharretik oinez zihoan Ertzaintzaren patruila batek gizon bat eta emakume bat eztabaidan ikusi zituen San Frantzisko kalean. Jarraian, gizonak emakumeari zaplazteko bat eman ziola ere ikusi zuten ertzainek.

   Agenteak haiengana hunbildu ziren eta, banandu ondoren, identifikatu egin zituzten. Erasotzailea emakumearen senarra zela egiaztatu ondoren, ertzainek 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeriako ustezko delitu bat egotzita.