Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egin eta gizon bati arma zuri batekin erasotzeagatik

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 12:11

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilboko Deustu auzoan, emakume bati sexu-erasoa egitea eta lesioak eragitea eta gizon erasotzea egotzita. Bi gertaerak eraikin ezberdinetan izan ziren, ostegunean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, jazoerak arratsaldeko 16:00ak aldera izan ziren, ostegunean, maiatzaren 23an. Lehen gertaeran, atxilotuak sexu-erasoa egin omen dio emakume bati, eta lesioak ere eragin omen zizkion arma zuri batekin. Minutu batzuk geroago, erasotzailea beste eraikin batera joan zen eta ebakiak eragin omen zizkion beste gizon bati arma zuri batekin.

Bi biktimak ospitaletara eraman zituzten eta ebakuntza kirurgikoak egin zizkioten jasandako zauriak sendatzeko. Atxilotuak errekerimendu judizialak ditu mehatxu eta lesioengatik, eta poliziaren egoitzan dago une honetan.

Contenido patrocinado