Gizon bat atxilotu dute Bilbon etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 14:14

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon, Santutxu auzoko etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik. Patruila batek eraikinaren fatxadan zegoen aldamioa erabiliz etxebizitzara sartzen saiatzen ari zela harrapatu zuen atxilotua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lapurreta saiakera atzo goizeko 8:20an gertatu zen, Santutxu auzo bilbotarrean. Auzokide batek deitu zion Ertzaintzari pertsona bat bere eraikineko fatxadan dagoen aldamiotik igo zela esanez. Lapurreta bat izan zitekeenez, patruila bat bertaratu zen eta gizon bat ikusi zuen etxebizitza baten leihoaren aurrean, pertsiana irekita zegoela. Ertzainek gizonezkoa identifikatu eta atxilotu zuten, lapurreta egiteko erabiltzeko modukoak ziren tresnak baitzituen.

Atxilotuak 31 urte ditu, eta ertzain-etxera eraman zuten ohiko eginbideak burutzeko eta, ondoren, agintzaritza judizialarengana eramateko.