Gizon bat atxilotu dute Bilbon haurdun dagoen bikotekidea jotzeagatik

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 16 mayo 2013 19:50

BILBO 16 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean bere bikotekidearen aurkako genero indarkeria, legez kanpoko atxiloketa eta lesioen delitu bana egotzita, haurdun dagoen bikotekidea jo eta bien etxebizitzan giltzaperatuta utzi ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak asteazken eguerdiko 12:30 aldera izan ziren, Bilbon. Ertzaintza etxebizitza batera joan zen, senarrak jo egin zuela zioen emakume baten deia jaso ondoren. Halaber, biktimak esan zuen bikotekideak giltzaperatuta utzi zuela etxebizitzan.

Bertaratu zirenean, agenteak ustezko biktimarekin harremanetan jarri ziren etxebizitzako atearen aurrean. Emakumeak esan zien ezin zuela aterik ireki, jo eta gero, bikotekideak alde egin zuelako bera giltzaperatuta utziz.

Minutu batzuk geroago, ertzainak ustezko erasotzailearekin harremanetan jarri eta etxebizitza barrura sartu ziren, emakumea haurdun zegoela ikusiz. Emakumeak agenteei jakinarazi zien bikotekideak lepotik indarrez heldu zuela eta ukabilkada bat eman ziola.

Ertzainekin batera etxera sartu ziren osasun-langileek emakumea ospitalera eramateko eskatu zuten, bere egoera zela-eta azterketa mediko bat egiteko. Bitartean, agenteek 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.

Contenido patrocinado