Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailu baten leihoa mailu batekin lapurtzeagatik, musika ekikoa lapurtzeko

Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 17:01

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astearte gauean Bilbon, kalean aparkatutako ibilgailu bateko leihoetako bat mailu batekin apurtu eta gero, musika ekipoa lapurtzeagatik. Gainera, autoaren jabeari aurre egin zion, honek auto barruan aurkitu zuenean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, astearte gaueko 21:00ak baino apur bat lehenago, Ertzaintzak Bilboko San Inazio auzoan aparkatutako auto batean lapurreta egin zutenaren abisua jaso zuen. Ustezko egilea norbanako batzuek atxikita zuten.

Bertaratutako patruila batek Zarandona kalean barrena korrika zihoan gizon bat ikusi zuen, atzetik beste pertsona batzuk zituela. Agenteek gizona geldiarazi zuten. Gainera, ihesi zihoala poltsa bat bi autoren artera bota zuela ohartu ziren.

Ertzainei esan zietenez, gizonak auto baten ateko leihoa puskatu zuen, musika ekipoa hartzeko. Alabaina, jabeak lapurra harrapatu zuen eta atxikitzen saiatu zen. Indarka hasi ziren biak, baina ihes egitea lortu zuen lapurretaren egileak.

Lurrera jaurtitako poltsaren barruan, lapurtutako auto irratia, aliketak, linterna bat eta bihurkin bat aurkitu zituzten. Gainera, jakaren poltsikoetako batean kristalak puskatzeko mailu bat, eskularruak eta hamar zentimetroko xaflako labana aurkitu zizkioten.

Frogak ikusita, indarrez eginiko lapurretagatik atxilo eraman zuten. Gizon bera iragan urtarrilaren 24an ere atxilotu zuten, Bilbon bertan, Iralabarri inguruan aparkatutako furgoneta batean lapurtzen saiatzeagatik.