Gizon bat atxilotu dute Bilbon parke batetan adin gabekoen aurrean masturbatzeagatik

Actualizado: viernes, 29 julio 2011 12:30

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat, 65 urtetakoa, atxilotua izan da Bilbon hiriburuko parka batetan adin gabekoen aurrean masturbatzea egotzita, Euskal Herrizaingo sailak adierazitakoaren arabera.

Aste honetako osteguneko ordu biak pasata, hiritar batek Ertzaintzari deitu zion Ametzolan aurkitzen den parke batetan zegoen gizon batetaz ohartarazten, bertan aurkitzen ziren adin gabekoen aurrean masturbatzen baitzegoen. Parketik hurbil zegoen ingurua ikuskatzen zuen hiritarren segurtasuneko patruila bat parketa urreratu zen eta deitu zuenak egindako deskripzioarekin bat egiten zuen gizona aurkitu zuen.

Agenteek gizonezkoa identifikatu zuten eta honek praketako kremailera jaitsita eta alkandora askatuta zeukala konturatu ziren. Modu horretan, antzeko ekintzengatik aurrekariak zeuzkala egiztatu zuten. Egoera horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotua eta dependentzia polizialetara eramana izan zen beharrezko izapideak egiteko.