Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu-abusuagatik eta internet bidez adingabeak prostituitzera eragiteagatik

Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 17:54

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 45 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon sexu-abusua egitea eta internet bidez adingabeak prostituitzera eragitea egotzita. Atzemandako laguna duela bi hilabete ere atxilotu zuten arrazoi berberengatik, eta kartzelatu egin dute. Tuenti sare sozialaren bidez jartzen zen gizonezkoa nerabeekin harremanetan, diruaren truke harreman sexualak izateko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen duela hiru aste, ezezagun bat hiru neraberekin Tuenti sare sozialaren bidez harremanetan jarri zela jakin zuenean. Antza denez, aurrekoan bezala, jazoeren egileak zenbait identitate eta posta elektronikoko helbide ezberdin zituen, eta bere burua mutil gaztetzat aurkezten zuen. Zenbait kasutan, biktimekin telefonoz hitz egin zuen, eta bere ahotsaren tonu heldua gaixotasun baten ondorioa zela esaten zien. Bere helburua beti zen diru kopuru txikien ordainez sexu-harremanak izatea.

Aurrerago atxilotu zuten pertsona bera zela egiaztatu zuten agenteek, eta berriz atxilotu zuten atzo, asteazkena, Bilbon. Sexu-abusu delitu bat, adingabeak prostituitzera behartzea eta urruntze aginduaren haustea egotzi dizkiote. Atzo gauean kartzelatu zten epaileak horrela aginduta. Ertzaintzak ikerketak zabalik mantentzen du, delitu mota hau beste mutilen bati egin dion edo egiten saiatu den jakiteko.