Gizon bat atxilotu dute Donostian droga saltzeagatik

Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 12:26

DONOSTIA, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzarne agentek 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian droga kopuru txikiak saltzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 1:00ak aldera izan da gertaera. Herritarren segurtasunerako patruila batek pertsona bat kontsumitzaile batzuei droga kopuru txikiak saltzen ibili dela jakin du. Hiriko pub batean aurkitu dute agenteek susmagarria eta atxilotu egin dute. Anfetamina-hautsez betetako lau poltsa txiki -bost gramo orotara- kendu dizkiote ertzainek prakako poltsikoetatik.

Gainera, beste droga kopuru txiki batzuk erretiratu dizkiete agenteek inguruan zeuden bi pertsonari eta administrazio-espediente bat ireki zaie. Legez kanpoko substantziak edukitzeak Herritarrak Babesteko Legearen haustea ekarri dezake.