Gizon bat atxilotu dute Durangon etxebizitza batean lapurtzen harrapatu ondoren

Actualizado: lunes, 28 febrero 2011 12:49

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean Durangoko (Bizkaia) etxebizitza batean lapurtzen harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak atzo gaueko 23:00etan izan ziren, Durangoko etxebizitzen eraikin batean. Herritarren segurtasunerako patruila batek eraikin horretatik zarata bitxiak zetozela zioen abisu bati erantzun zion ordu horretan. Agenteek eraikineko ezkaratzea eta eskailerak ikuskatu zituzten, eta lehen solairuan, aizto bat eskuan zuen gizon bat ikusi zuten etxebizitza batetik irteten.

Ertzainek 22 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, lapurreta delitu bat leporatuta, eta etxebizitzako sarraila indarrez irekita zegoela egiaztatu zuten. Gainera, etxebizitzaren barruan aizto bat eta pikotx bat aurkitu zituzten. Atxilotuak aurrekariak ditu eta datozen orduetan utziko dute epailearen esku.