Gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabeen aurrean masturbatzeagatik

Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 16:12

GASTEIZ, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten joan den ostiralean Gasteizen adingabeen aurrean egindako exhibizionismo eta atentatu delitu bana egotzita. Hiriko erdialdeko parke batean biluzik adingabe batzuren aurrean masturbatzen ari zela atxilotu zuten gizona, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera joan den ostiraleko 20:50ean izan zen. Emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion biluzik zegoen gizon bat masturbatzen ari zela Gasteizko Arriaga-Lakuako auzoko parke publiko batean. Patruila bat joan zen bertara eta gizon bat ikusi zuen galtzak jaitsita eta sexu-organoak ikusgai zituela, bertan zeuden zenbait adingaberen aurrean.

Ertzainak susmagarria identifikatzera zihoazenean, gizona ihes egiten saiatu zen baina zenbaitetan behaztopa egin zuen, lurrera eroriz. Agenteek atxilotu egin zuten adingabeen aurrean eginiko exhibizionismo delitu batengatik eta atentatu delitu batengatik, atxilotu zutenean agenteak jotzen ere saiatu baitzen.

Atxilotuak 20 urte ditu eta ertzain-etxera eraman zuten atzeman ondoren, ohiko eginbideak burutu eta ondoren epailearen aurrera eramateko.