Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jo eta lesioak eragiteagatik

Actualizado: jueves, 2 enero 2014 18:07
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean Gasteizen, bere bikotekidea jo eta lesioak eragiteagatik. 31 urteko erasotzaileak zauri bat eragin zion buruan emakumeari, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

   Gertaerak arratsaldeko 13:00ak jotzear zeudela izan ziren, asteazkenean, Judimendi inguruan, gizonezko bat bere bikotekidea iraintzen eta jotzen hasi zenean.

   Laguntza dei bat jaso ondoren, Gasteizko Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen eta emakumeak buruan zauri bat eta beste zenbait marka zituela ikusi zuten. Hori zela eta, 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, bikotekidearen aurkako indarkeria matxistako delitu bat egotzita.

   Bestalde, abenduaren 31n beste gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen, bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik. Gasteizko Udaltzaingoko Familiako Indarkeriako Taldeko agenteek bildutako ebidentzien ondorioz, 46 urteko gizonezkoa aurkitu eta atxilotu zuten.