Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: viernes, 20 julio 2018 12:04

GASTEIZ, 20 (EUROPA PRESS)

Gizonezko bat atxilotu dute ostiral honetan, Gasteizen, genero indarkeriako delitu baten egilea delakoan, Lakuabizkarra auzoko etxebizitza batean bikotekidea jotzeagatik, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 04.00ak jotzear zirela, Gasteizko Udaleko Koordinazio Zentroak dei bat jaso du, Lakuabizkarra auzoko etxebizitza batean eztabaida bat eta balizko eraso bat gertatu zela jakinaraziz.

Udaltzainak heldu direnean, gizon batek atea ireki eta ez dela liskarrik gertatu esan die. Hala ere, etxera sartzen utzi die. Barruan gizonaren bikotekidea aurkitu dute, eta emakumeak jakinarazi die pixka bat lehenago eztabaidan aritu direla eta gizonak jo eta iraindu egin duela, eta zenbait altzari apurtu dituela.

Gertakarien aurrean, eta aurretik ere antzeko jazoerak izan direnez, agenteek 28 urteko gizonezkoa atxilotu dute, genero indarkeriako delitu baten egilea delakoan. Emakumeak ez du salaketarik aurkeztu nahi izan, eta, oso urduri zegoenez, agenteek mediku bat eskatu dute. Osagilea heldu denean, emakumea ospitale batera eramatea erabaki du. Atxilotua ostiral honetan bertan eraman dute epailearengana.