Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea lanbas batekin eta telebistako urrutiko agintearekin jotzeagatik

Actualizado: viernes, 27 mayo 2011 14:52

GASTEIZ, 27 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen atzo, osteguna maiatzak 26, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Atxilotuak bikotekidea jo zuen lanbas batekin eta telebistako urrutiko agintearekin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 20:00ak jota, auzokide batek Ertzaintzari jakinarazi zion emakume batek laguntza eskatzen zuela bere etxebizitzatik jotzen ari zirelako. Bertaratutako ertzainek kalean aurkitu zuten biktima, eta bikotekideak lanbas batekin gorputz guztian jo zuela esan zien.

Emakumeak kontatutakoaren arabera, arratsalde guztian zehar bikotekidea bera iraintzen aritu zen, eta azkenean, lanbas batekin eta burura jaurti zion telebistako urrutiko agintearekin jo zuen.

Ertzainek biktimak zituen kontusioak egiaztatu ahal izan zituzten eta erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita.