Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidearen eta semearen aurkako etxeko indarkeriako delitu bategatik

Actualizado: jueves, 14 marzo 2013 14:49

GASTEIZ, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteazkenean, bikotekidearen eta adin txikiko semearen aurka egindako etxeko indarkeriako delitu bat egotzita.

Arabako hiruburuko Udaltzaingoko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, gertaerak Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza batean izan ziren. Udaltzainak etxebizitzara bertaratu zirenean, gizonezkoa jada ez zegoen bertan, auto batean alde egin zuelako.

Ibilgailuaren datuen berri izan ondoren, Udaltzaingoak minutu batzuk geroago aurkitu zuen ustezko erasotzailea. Agenteek gizona identifikatu ondoren, atxilotu eta Udaltzaingoaren egoitzara eraman zuten.