Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eta ertzain bati erasotzeagatik

Actualizado: martes, 3 marzo 2015 17:32

GASTEIZ, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizalde honetan Gasteizen, ustez bikotekideari eraso egin ondoren. Atxilotuari agintaritzaren aurkako atentatu delitu bat ere egotzi diote, identifikatzen saiatu den ertzain bati eraso egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astearte honetan, goizaldeko 03:00ak baino minutu batzuk lehenago, Salburua auzoan gertaturiko genero indarkeriako eraso baten berri izan du Ertzaintzak eta patruila bat bidali du.

Ertzainek aurpegian eraso zantzuak zeuzkan emakume bat aurkitu dute kalean. Dirudienez, trasteleku batean gertatu da erasoa eta biktima kalera irten da, laguntza eske. Biktima osasun zentro batera eraman dute.

Halaber, ertzainek ustezko erasotzailea aurkitu dute kalean, baina hark ez entzunarena egin du ertzainen aginduen aurrean. Hasieran, identifikatzeari uko egin dio, gero oldartu egin zaie eta indarrez aurre egin di, ukabilkadak eta ostikoak emanez.

Azkenean, ertzainek gizona atxilotu dute, ustezko bi delitu egiteagatik: bata, genero indarkeria delitua, eta bestea, agintaritzaren aurkako atentatua.