Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzeagatik

Actualizado: lunes, 2 enero 2017 12:46

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den igandean, kalean emazteari eraso egiteagatik, Arabako hiriburuko laugarren barrutian.

Udaltzaingoak telefono dei bat jaso zuen gertaeraren berri ematen, eta bertaratutako udaltzainek egiaztatu zuten emakumeak eraso baten markak zituela, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Agenteek emakumearekin, senarrarekin eta gertaeraren lekuekoekin hitz egin zuten, eta azkenean gizona atxilotu zuten genero indarkeriako ustezko delitu bat egiteagatik.