Gizon bat atxilotu dute Gasteizen urruntze-agindu bat urratzeagatik

Actualizado: lunes, 3 enero 2011 18:13

GASTEIZ, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den urtarrilaren 1ean Arabako hiriburuan, bere bikotekide ohiarekiko ezarria zuen urruntze-agindua urratzeagatik.

Udaltzaingo gasteiztarreko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, emakumearekin behin eta berriro harremanetan jarri ondoren atxilotu zuten gizonezkoa. Lehenik telefonoz deitu zion, eta ondoren, egun horretan emakumea zegoen etxebizitzako atarian agertu zen.

Udaltzaingoko agenteek arratsaldeko 16:00etan atxilotu zuten 26 urteko gizonezkoa, urtarrilaren 1ean, patruila bat emakumea zegoen etxebizitzara bertaratu ondoren.