Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon bere erraina jotzeagatik

Actualizado: martes, 25 enero 2011 19:14

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Gernika-Lumon (Bizkaia) ustez bere erraina jotzeagatik. Emakumea osasun-zentro batean artatu behar izan zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 18:00ak aldera, Gernika-Lumoko etxebizitza batean ustez eraso bat izan zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Bertara joandako patruila biktimarekin jarri zen harremanetan; emakumeak esan zien bere aitaginarrebak jo berri zuela.

Dirudienez, eztabaida baten ondoren, gizonak emakumea bultzatu zuen, sukaldearen estalkiarekin kolpatuz. Emakumea haurdun zegoenez, eta sabelaldean mina zuenez, anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman zuen. Bertan artatu ondoren, alta eman zioten.

Bestalde, ertzainek erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten, eta gaur goizean epailearen esku utzi dute, burutu beharreko polizia-izapideak bukatuta.