Gizon bat atxilotu dute Getxon (Bizkaia) sei ibilgailutan lapurtzea leporatuta

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoak 21 urteko A.J.G.G. gizonezkoa atxilotu du gaur goizaldean Neguri aldean aparkatuta zeuden sei ibilgailuren kristalak apurtzea eta barruan lapurtzea egotzita, Getxoko Udaletik jakinarazi dutenez.

   Atxilotua kalez jantzita zeuden udaltzainek aurkitu dute goizaldeko 3:00ak aldera eta nor zen egiaztatzen ari zirela, inguruko auto batzuetan kalteak zeudela eta barruan lapurtu dutela ikusi dute. Aurreko astean alde horretan hainbat ibilgailuren barruan lapurretak izan ondoren, ezohizko jarduera jarri zen martxan zonaldean kalez jantzita zihoazen eta uniformedun udaltzainekin. Horren ondorioz, azkenean, lapurreta horien ustezko egilea atxilotu dute.

   Antzeko gertaerengatik aurrekari ugari ditu atxilotuak. Horrela, 2010eko azaroan, Getxoko Udaltzaingoak 16 ibilgailuren barruan osteagatik atxilotu zuen. Era berean, Gasteizko epaitegi baten atxilotze agindua du. Gaur epailearen esku geratuko da.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.