Gizon bat atxilotu dute Gorlizen (Bizkaia) 50 euroko billete faltsu batekin ordaintzen saiatzeagatik

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 13:17

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gorlizen (Bizkaia), bertako udaltzainen laguntzarekin, 50 euroko billete faltsu batekin ordaintzen saiatzeagatik eta beste lau billete izateagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 13:00etan, gizon batek Sopelako gasolindegi batean billete faltsu batekin ordaindu nahi izan zuela jakin zuen Ertzaintzak. Atxilotuak ez zuen lortu billete faltsuarekin ordaintzea, detektatu zutelako, eta legezko erabilerako billete batekin ordaindu zuen.

Ertzaintza, Gorlizeko Udaltzaingoarekin batera, gizona bilatzen hasi zen, eta geroago, herri horretan bertan aurkitu zuten udaltzainek bere autoaren ondoan. Kasuaren ardura hartu zuen Ertzaintzak eta susmagarria atxilotu zuen, dirua faltsutzeko delitua leporatuta. Gasolindegian erabilitako billeteaz gain, 50 euroko beste lau billete kendu zizkioten atxilotuari.