Gizon bat atxilotu dute Iurretan enpresa baten lapurtzen harrapatu ondoren

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 28 diciembre 2010 13:05

BILBO 28 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 37 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Iurretan (Bizkaia) enpresa baten barruan lapurtzen harrapatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 2:30ak aldera, norbanako batek Ertzaintza ohartarazi du zarata handiak entzuten ari zirelako Iurretako enpresa baten barnealdetik. Patruila bat joan da Bidebarrieta kalera eta agenteak zenbait urte itxita daramatzan enpresa batera sartu dira, bulegoen zonaldean gizon bat mahai baten atzean ezkutatuta aurkituz.

Zenbait altzariren tiradera irekita zeuden eta mahaiaren gainean kutxa gotor bat ere zabalik ikusi dute. Hori ikusita, ertzainek susmagarria atxilotu dute lapurreta delitu bat leporatuta. Dirudienez, leiho batetik sartu da enpresara. Atxilotua datozen orduetan eramango dute epailearengana.

Contenido patrocinado