Gizon bat atxilotu dute Lasarten, joan den astean Donostian motozikleta bat lapurtzeagatik

Actualizado: viernes, 23 enero 2015 18:12

DONOSTIA, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 48 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean Lasarten (Gipuzkoa), bertako udaltzainen laguntzarekin, joan den astean Donostian motozikleta bat lapurtu zuen ustezko egile gisa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ostegun arratsaldeko 14:30 aldera, Lasarteko Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi zion urtarrilaren 15ean Donostiako Kontxa pasealekuan lapurtutako moto bat Lasarten aurkitu zuela. Ertzainek eta udaltzainek gertaera horri zegozkion polizia ikerketak egin zituzten eta motoa aparkatuta zegoen lekutik hurbil zegoen saltoki batean gizonezko bat identifikatu zuten. Lokalaren barruan, motorzaleen artikuluak topatu zituzten. Artikulu horien artean, hainbat babes kasko eta arropa zeuden, baina gizonezkoak ezin izan zuen haien jatorriari buruzko azalpen koherenterik eman.

Motozikletaren jabearekin harremanetan jarri ziren eta jabea bertara joan zen. Horrela, jabeak bereak ziren segurtasuneko bi kasko ezagutu zituen. Ebidentzia horien aurrean, ertzainek aipatutako gizonezkoa atxilotu zuten. Gizon hori lehendik ere bederatzi aldiz atxilotu dute. Salatzaileari bere motozikleta eta bi kaskoak eman zizkioten.