Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen (Gipuzkoa) AP-8 autobidean lapurturiko auto batekin zihoala

Lapurturiko autoa
Ertzaintza
Actualizado: jueves, 29 diciembre 2011 13:08

DONOSTIA, 29 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren Errepideko Delituen Ataleko agenteek gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean, abenduaren 28an, AP-8 autobidetik lapurturiko auto batekin zihoala. Gainera, lapurturiko bi kreditu txartel ere aurkitu zizkioten. Europan alokairuzko autoen iruzurreko salmentara dedikatzen den konplot batekoa da atxilotuak zeraman autoa.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, asteazken goizeko 8:30 aldera, Ertzaintzaren Errepideko Delituen Ataleko agenteek susmagarri ikusi zuten Alfa Romeo Guilietta auto bat aurkitu zuten AP-8 autobidean, Oiartzun parean. Ertzainek autoa geldiarazi eta lapurtua zela egiaztatu zuten.

Autoan zihoan lagunetako bat atxilotu egin zuten autoaren ustezko lapurregatik, eta Frantzian lapurtua bezala agertzen zen Visa txartel bat ere aurkitu zioten. Autoaren maletategian, polsa batean sartuta, urriaren 12an Hondarribian auto baten barrutik ostu zuten Visa Electron txartel bat aurkitu zuten.

Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, Europan zehar alokairuzko autoen iruzurreko salmentara dedikatzen den konplot batekoa da atxilotuak zeraman autoa. Duela bi aste sare honetako beste auto bat berreskuratu zen Irunen. Atxilotuak 31 urte eta aurrekari polizialkk ditu, eta asteazken arratsaldean igaro zen epailearen aurretik.