Gizon bat atxilotu dute Ortuellan (Bizkaia) Bizkaibuseko kabina batean lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 11 abril 2011 16:00

BILBO, 11 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Ortuellan (Bizkaia) indarrez egindako lapurreta delitu bat egotzita. Agenteek Bizkaibuseko kabina baten atzealdetik irtetzen ikusi dute susmagarria, eta lapurtu egin zuela egiaztatu dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 3:00ak aldera, Ortuellako Catalina Gibaja kaletik zihoan Ertzaintzaren patruila batek gizon bat ikusi du Bizkaibuseko kabina baten atzealditik korrika irtetzen, zonalde hori Geltoki Etorbidearekin lotzen duten eskaileretarantz.

Bizkaibuseko kabinan lapurtu duela susmatuta -ondoren egiaztatu zuten bezala-, ertzainek eskaileretan bertan harrapatu dute susmagarria. Ustezko lapurra atxikita zutela, kabinan lapurreta izan zela egiaztatu dute, dudarik gabe barrutik ostutako irrati-iratzargailu bat eta beste objektu batzuk aurkitu baitituzte inguruan.

Horrela, ertzainek 20 urteko gizonezkoa identifikatu eta, beharrezko egiaztapenak eginda, atxilotu egin dute, indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta.