Gizon bat atxilotu dute Pasaian, bikotekidea jotzeagatik

Actualizado 2018/06/14 16:52:28 CET

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan, Pasaian (Gipuzkoa), genero indarkeriako delitu bat egotzita, ustez bikotekidea jo duelako. Gizonak herio mehatxuak ere egin dizkio emakumeari, sukaldeko aizto bat eskuetan zuela. Biktimak etxetik ihes egin behar izan du leiho batetik, eta jazotakoa salatu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Salaketaren arabera, genero indarkeriako gertakaria goizaldeko 01.00ak aldera izan da, ostegun honetan, bikotea zenbait adingaberekin bizi den etxebizitzan, Pasaian. Gizona eztabaidan hasi da eta emakumea jo du, eta ondoren herio mehatxuak egin dizkio sukaldeko aizto bat eskuetan zuela. Hori ikusita, emakumeak etxetik ihes egin du leiho batetik.

Jazotakoren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteak bikotea bizi den etxera joan dira eta ustezko erasotzailea atxilotu dute, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Atxilotua 24 urteko gizonezko bat da.