Gizon bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia) adingabeei marihuana saltzeagatik

Actualizado: viernes, 8 abril 2011 20:00

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Portugaleten (bizkaia) osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotua adingabe batzuri marihuana saltzen harrapatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 20:00ak aldera, San Roke auzoan drogen trafikoaren aurkako zaintza lanak egiten ari ziren kalez jantzitako ertzain batzuk droga salerosketa baten lekuko izan ziren. Gizon bat gazte batzurengana hurbiltzen zela eta, pixka bat hitz egin ondoren, kolore berdedun substantzia bat zuten plastikozko poltsatxoak ematen zizkiela ikusi zuten ertzainek; poltsatxoen ordainetan dirua eman zion gazte batek gizonari.

Gertatutakoa ikusi ondoren, ertzainak bertara hurbildu ziren eta gazteak identifikatu zituzten, eroslea adin txikikoa zela egiaztatuz. Gainera, susmagarriak lehenago eman zion poltsatxoetan marihuana zegoela ikusi zuten. Hori ikusita, ustezko trafikatzailea atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, ohiko eginbideak burutzeko.