Gizon bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia) indarrez tira eginda poltsa bat lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 21 febrero 2011 18:13

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Portugaleten (Bizkaia) indarrez tira eginda emakume bati poltsa lapurtzea leporatuta. Kalez jantzita zegoen ertzain bat gertatutakoaren lekuko izan zen eta ustezko lapurra etxebizitza batean sartzen ikusi zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Jazoera atzo arratsaldeko 19:30etan gertatu zen, Portugaleten. Kalez jantzita zegoen ertzain batek bikote bat ikusi zuen Makineria kaletik paseatzen eta pertsona bat atzetik gerturatzen. Orduan, atzetik zetorren pertsona indarrez tira eginda emakumeari poltsa lapurtzen saiatu zen; biktimarekin borrokan aritu ondoren, lapurrak poltsa hartzea lortu eta korrika alde egin zuen, etxebizitza batean ezkutatuz.

Ertzainak lankideei jakinarazi zien gertatutakoa. Patruila bat bertaratu zen eta agenteek 19 urteko ustezko lapurra atxilotu zuten, indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Atxilotuak aurrekari poliziak ditu, eta ertzain-etxera eraman zuten ohiko eginbideak bukatu bezain laster, epailearengana eramateko.