Gizon bat atxilotu dute Sestaon, 14 gramo speed zituela

Publicado: miércoles, 17 enero 2018 17:30

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteartean Sestaon (Bizkaia), osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuari 14 gramo speed aurkitu zizkioten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astearte goizeko 11:00ak aldera, Sestaoko auzokide bat Ertzaintzaren patruila bat eskatu zuen, bere etxebizitzaren atalondoan gizon susmagarri bat ikusi zuelako. Bertaratutako ertzainek eraikinaren azken pisuko eskailera buruan aurkitu zuten gizonezkoa. Arakatu egin zuten eta 14 gramo speed aurkitu zizkioten, saltzeko prest zeuden poltsatxoetan banatuta.

Hori zela eta, 43 urteko gizonezkoa osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita atxilotu zuten. Gainera, atxilotuak bi errekisitoria judizial zituen. Ertzain etxean izapide polizialak egin ondoren, atxilotua epailearen esku utzi zuten.