Gizon bat atxilotu dute Sestaon (Bizkaia) bikotekidea jotzeagatik

Actualizado: martes, 24 enero 2012 12:56
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Sestaon (Bizkaia) elkarrekin bizi diren etxebizitzan bikotekidea jotzeagatik. Emakumeak odoleztatuta zuen aurpegia eta ospitale batean artatu behar izan dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

   Atxiloketa goizaldeko 5:00ak aldera izan da Sestaoko Alberto Arrue kalean. Ertzaintza bertara joan da gizon baten eta emakume baten artean liskarra gertatu zela jakin ondoren. Etxera heltzean, agenteek biktima aurkitu dute aurpegia odoleztatuta; emakumeak azaldu die bere bikotekidea jo egin duela.

   Erasotzailea -41 urteko gizon bat- atarian zegoen ertzainak etxebizitzara heldu direnean, eta atxilotu egin dute. Emakumea, aldiz, San Eloy Ospitalera eraman behar izan dute bertan arta zezaten. Ondoren ertzain-etxera joaten lagundu dute atxilotuaren aurkako salaketa jarri zezan.