Gizon bat atxilotu dute Trapagaranen (Bizkaia) tailerretan maula eginez 4.500 eurotik gorako gurpilak lortzeagatik

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartea arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia), maula egitea egotzita, eta adin berdineko beste gizonezko bati delitu bera egotzi diote. Atxilotuak eta bere gaizkideak 4.500 euro baino gehiagoko gurpilak lortu zituzten Getxoko eta Trapagako bi tailerretan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Gertaeretan bi lagunek parte hartzen zuten. Batek eskaera telefonoaren bidez egiten zuen eta besteak materiala tailerrean hartzen zuen. Astearte arratsaldean, ertzainek susmagarria atxilotu zuten Trapagarango tailer batean gurpil batzuk batzen. Ustez, bere gaizkideak beste izen batekin egindako eskaera zen. Horrelako beste hiru aldiz, gutxienez, antzeko eskaerak egin ditu susmagarriak Getxoko eta Trapagarango tailerretan.

   Eskaera telefonoz egiten zuen gizonezkoak, gazte bat tailerretik pasatuko zela esaten zien eta tailerrekoek ohiko bezeroak zirela pentsatuz arazo barik ematen zioten materiala. Hala ere, azken horren jarrera susmagarria iruditu zitzaien tailerreko langileei eta bezeroari deitu zion galdezka. Gezurra zela konturatu zirenean, asteartea arratsaldean susmagarria tailerrean agertzean Ertzaintza bertaratu zen eta atxilotu zuen, maula egitea egotzita.

   Halaber, agenteak gaztearekin harremanetan jarri ziren eta maula delitu bat egotzi zioten. Eskatzen zaionean epaitegian aurkeztu beharko da. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du ea beste tailerren batek antzeko maularik jasan duen.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.