Gizon bat espetxeratu dute adingabe bati joan den udan sexu-erasoa egiteagatik Bilbon atxilotu ondoren

Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 12:53

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat espetxeratu zuten asteazken gauean, joan den udan 13 urteko neskato bati sexu-erasoa egiteagatik goizean Bilbon atxilotu ondoren, Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Atxilotuak 40 urte ditu.

Joan den astelehenean, Ertzaintzak jakin zuen gizonezko batek ustez 13 urteko neska bati sexu-erasoa egin ziola, eta ikertzen hasi zen. Horren ondorioz, asteazken goizean erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen, biktimaren ezaguna den 40 urteko gizonezko bat, hain zuzen ere.

Agenteek jakin zutenez, dirudienez neskatoak zenbait eraso jasan zituen joan den urteko udan zehar, ama lanean zegoela senide baten etxean bere nebekin gauak igarotzen zituenean.

Dirudienez, adingabeak bere etxean lo egiten zuela aprobetxatzen zuen atxilotuak, "mehatxupean" sexu-erasoak egiteko. Agintaritza judizialaren aurretik igaro ondoren, epaileak Basaurin espetxeratzeko agindua eman zuen berehala.