Gizon bat hil da Elgoibarren, autoarekin errepidetik atera ondoren

Actualizado: martes, 16 febrero 2016 14:45

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Gizon bat hil da astearte honetan Elgoibarren (Gipuzkoa), autoarekin errepidetik atera ondoren, Idotorbe inguruko auzo bide batean. Hildakoa Elgoibarren bizi zen eta 67 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Ezbeharra 11:00ak aldera gertatu da. Ordu horretan, Ertzaintzari jakinarazi diote Kia Sorento markako auto batek istripua izan duela Idotorbe inguruko bide batean, Elgoibarren. Autoa albo batera iraulita zegoen errepidetik kanpo, erreka baten ondoan.

   Osasun zerbitzuak, suhiltzaileak eta Elgoibarko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako patruilak bertaratu dira, eta mediku batek autoan zihoan pertsona bakarra -Elgoibarko auzokidea den 67 urteko gizon bat- hil egin dela egiaztatu du. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren zergatiak argitzeko.