Gizon bat hil da hiru ibilgailuk Galdakaon (Bizkaia) talka egitean

Actualizado: lunes, 11 febrero 2013 18:25

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat hil da Galdakaon (Bizkaia) arratsalde honetan hiru ibilgailuk N-634 errepidean talka egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra arratsaldeko 16:15ean gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, Rover batek, Peugeot 206 batek eta Renault Laguna batek talka egin dutenean.

Kolpearen ondorioz, ibilgailuetako batean zihoan lagun bat barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren, mediku batek hilda zegoela baieztatu du.

Ertzaintza trafikoa arautzen ari da zonaldean, auto ilarak sortzen ari baitira. Herri Lanetako teknikariak tokian daude errepidea garbitzen eta arratsaldeko 17:10ean garabiak heltzeko zain zeuden, ibilgailuak handik eraman ahal izateko.