Gizon bat hil da Usurbilen (Gipuzkoa) auto batek harrapatuta

Actualizado: lunes, 7 marzo 2011 11:11

DONOSTIA, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat hil zen atzo iluntzean auto batek N-634 errepidean harrapatu ondoren, Usurbildik (Gipuzkoa) igarotzean. Hildakoak 70 urte zituen, Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:20an gertatu zen, Txikierdi deritzon zonaldearen parean, auto batek gizonezko bat harrapatu zuenean. Bertaratutako mediku taldea biktimaren heriotza baino ez zuen egiaztatu, jasandako zaurien larritasunaren ondorioz hil baitzen tokian bertan. Ertzaintzak istripua argitzeko ikerketa hasi du.