Gizon bat zauritu da Bilbon tranbiaren unitate batek jo ondoren

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 18:41

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat zauritu da gaur arratsaldeko 13:30 aldera Bilbon, hesiz inguratutako tranbiaren plataformara sartu eta unitate batek jo ondoren, Guggehheim Museoaren inguruan. Tokian bertatu artatu ondoren, zauritua Basurtuko Ospitalera eraman dute azkenean.

Euskotrenek jakinarazi duenez, gizonak babeserako hesia saltatu du eta "ezinezkoa" izan da kolpea saihestea. Tranbiaren unitatea Atxuritik zetorren eta La Casillara zihoan.

Istripuaren ondorioz, Udaltzaingoak bide bat moztu behar izan du eta atzerapenak izan dira tranbiaren zerbitzuan 30 bat minutuz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu da.

Contenido patrocinado