Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen beste bati belarri zati bat erautzi eta erasotzeagatik

Actualizado: martes, 23 agosto 2011 19:55


GASTEIZ, 23 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gizon bat, 25 urtetako bera, atxilotua izan zen joan den astelehenean beste gizon bati erasotzeagatik, garrantzia handiko zauriak eragin baitzizkion aurpegi, sudur eta belarrian, Udal Poliziak astearte honetan ohar baten bidez adierazitakoaren arabera.

Atxiloketa 16.10ak aldera jazo zen, Udal Poliziak bi gizon Gasteizeko Aranbizkarra auzoan borrokan ari zirenaren abisua jaso ostean.

Agenteak lekura iritsi zirenean, odoleztaturik eta garrantzizko zauriekin aurkitu zuten gizonetako bat. Gizonak oso gaizki zeuzkan aurpegia eta sudurra eta belarri zati bat falta zitzaion, hori dela eta ospitale batetara eraman zutelarik berehala.

Lekukoen arabera, erasoan ostikadak, ukabilkadak eta baita horzkadaren bat ere, erasotzailearen aldetik, eman ziren borrokan.