Global Training nazioarteko bekak aurkezteko jardunaldia egingo da martxoaren 11n Bizkaiko Teknologia Parkean

Actualizado: jueves, 6 marzo 2014 14:23
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Politeknika Ikastegia Txorierrik Global Training nazioarteko beken xehetasunak emateko jardunaldia antolatu dute martxoaren 11rako, parke teknologikoko Gastatxu gelan. Bi erakundeok berriki sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da jardunaldia.

   Jardunaldia goizeko 09:30ean hasiko da, Politeknika Ikastegia Txorierrik Zientzia eta Teknologia Parkean instalatutako enpresen eskura jartzen dituen prestakuntza eskaintza eta bestelako zerbitzuak (lan poltsa, txandakako prestakuntza ikastetxearen eta enpresaren artean, berrikuntza eta ikerketa proiektuak) aurkeztuz.

   Ondoren, xehetasunez azalduko da Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sustapen eta Lehiakortasun Sailak sustatutako Global Training nazioarteko beken programa. Egitasmo horren bidez, lanbide heziketako tituludunak atzerrian kokatutako enpresa liderretan gehienez ere 12 hilabetez egoteko aukera izatea erraztu nahi da.

   Euskadin beka horiek kudeatzeko aintzatetsia izan den lanbide heziketako ikastetxe bakarra da Politeknika Ikastegia Txorierri, baina espezialitate ororen eta autonomia erkidegoko edozein ikastetxetako ikasleek eska ditzakete bekak.

   Azkenik, ikastetxeak ematen dituen beste prestakuntza ziklo batzuei dagokienez, Bizkaiko enpresetan praktikak egiteko bestelako programak aurkeztuko dira.