Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluaren legealdiko lehen bilera

Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua
IREKIA
Actualizado: lunes, 20 febrero 2017 12:44

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Gogora Memoriaren, Bakearen eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak legegintzaldiko lehen bilera egin du astelehen honetan, Bilbon, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru zela.

Gogora Institutua 2015eko urrian eratu zen, Aintzane Ezenarroren zuzendaritzapean. Urkullu da erakundearen Zuzendaritza Kontseiluaren burua, eta ordezkaritza dute Eusko Legebiltzarreko taldeek, hiru foru aldundiek, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak eta Eusko Legebiltzarrak aukeratutako hiru adituk.

Bileran, Gogora Institutuaren 2017ko aurrekontu proiektua onartu da: 2.128.000 euro. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2017. urteko Aurrekontu Orokorren Proiektuan jasoko da zenbateko hori.