"Google irabazi asmorik gabeko erakundeentzat" programa aurkeztu dute Bilbon

Egitasmoaren aurkezpena
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 21 julio 2017 17:20

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Google konpainiak "Google irabazi asmorik gabeko erakundeentzat" programa aurkeztu du ostiral honetan Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 33 erakundetako 50 bat ordezkariren aurrean. Egitasmoaren helburua da elkarte zein erakundeei kudeaketa hobetzen, eragile emaile eta boluntario berriekin komunikatzen eta modu eraginkorragoan lan egiten laguntzea, bai eta informazioa eta komunikazioa optimizatzen laguntzea ere.

Aurkezpena Bilboko Matiko auzoko Auzofactory gunean egin da, eta bertan izan dira Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzi Xabier Ochandiano, Google enpresako Politika Publikoen arduradun Antonio Vargas eta Google Gsuite-n arduradun Ismael Yuste.

Programarekin bat egiten duten entitateek Google konpainiaren "premium" produktuak eta laguntza eskuratzeko aukera izango dute: Google Ad Grants, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako YouTuberen programa eta Google Apps.

"Google irabazi asmorik gabeko erakundeentzat" programan parte hartzeko eskabidea esteka honen bitartez bete daiteke: https://www.google.es/nonprofits/join/

LEHIAKETA

Ekimen horretaz gain, Bilboko Udalak eta Google multinazionalak indarrak eta baliabideak batu dituzte hirian turismoa, teknologia berriak eta gailu mugikorretako aplikazioak sustatzeko bi fase osagarri izango dituen lehiaketarekin: "Go App Bilbao" eta "CimubiSARIA".

Lehenengoa abian dago proposamenak eta ideiak aurkeztu ahal izango dira urriaren 19ra arte. Lehiaketaren bigarren fasean, CimubiSARIA delakoan, proposamenak benetan aplikatzea proposatu nahi da, eta "OPEN" ezagutza sortzeko gaitasuna sarituko da.

Lehiaketaren oinarriak ondoko esteka hauetan kontsulta daitezke: http://goapp.apps4citizens.org/bilbao eta http://goapp.apps4citizens.org/bases-go-app-bilbao/