Gorlizko Fauna Basatia Sendatzeko Zentroak 14 animalia askatuko ditu

Actualizado: jueves, 16 febrero 2012 13:04
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Gorlizen (Bizkaia) dagoen Fauna Basatia Sendatzeko Zentroko arduradunek 14 animalia askatuko dituzte ostiralean, otsailaren 17an, Mungialdean, Lemoizen eta Ilsoganan, Sopuerta aldean. Gainera, larunbatean, otsailaren 18an, Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorriko langileek gauza bera egingo dute Bermeoko portuan urtarrilean aurkitu zuten itsas txakurkume grisarekin. Foru Aldundiko zentroan konjuntibitis akutua sendatu ondoren, lehorretik lau miliatara askatuko dute foka, Matxitxako aurrean.

   Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, ostiral goizean eta arratsaldean askatuko diren 14 animaliak honako hauek dira: gabirai bat, belatz bi eta bost zapelatz arrunt, Mungialdean; miru gorri bi, Lemoizen, eta hiru sai arre, Sopuertan, Ilsoganan. Arratsaldean, Gorlizen dagoen Fauna Basatia Sendatzeko Zentroko arduradunek hitzordua dute Orozkoko auzokide batekin; izan ere, azkonar bat harrapatu izanaren berri eman zuen, eta etengabe arduratu da animaliaren bilakaeraz. Animalia bere habitat naturalera itzultzeko ekintzan parte hartuko du auzokide horrek.

   Bestalde, larunbatean, Matxitxako Lurmuturraren aurrean askatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorriko langileek urtarrilean Bermeoko portuan aurkitu zuten itsas txakurkume grisa. Konjuntibitisak jota, animalia Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko Zentroan egon da orain arte, aurreikusitakoa baino astebete gehiago; horrela, nahikoa pisu hartu du itsasora bueltatzea errazteko eta berme sendoagoa izateko. Animalia askatzeko Ambar elkartearen "Hegaluze" ontzia erabiliko dute.

   Albaitariek aplikatu dioten tratamenduari esker, gaur egun itsas txakurra osasun egoera onean dago. Begietako konjuntibitisa desagertu zaio, eta gorputz aldetik ere nabarmen hobetu da.