Gripearen eragin tasa 100.000 biztanleko 305 kasukoa da EAEn

Gripeak jaisten jarraitzen du
PIXABAY
Actualizado: jueves, 25 febrero 2016 11:33

   BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Gripearen jarduera gero eta txikiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta, aste honetan, eragin tasak behera egin du berriro, eta 100.000 biztanleko 305,8 kasukoa da, Mediku Jagoleen Sareak emandako datuen arabera. Azken asteetako joera ikusita, badirudi gripearen jarduera "gero eta txikiagoa" dela.

   Era berean, adin tarte kaltetuenean, gripe kasuak nabarmen gutxitu dira. Horrela, 0 eta 4 urte arteko haurren taldean, azken asteko eragin duela bi astekoaren ia erdia izan da; zehazki, 100.000 biztanleko 1.165 kasura gutxitu da.

   Osakidetzako lehen mailako arretako kontsultei dagokienez, EAEko hiru lurraldeetan gutxiago izan dira. Lehen mailako arretako sare osoari erreparatuz gero, gripearen sindromeagatik 3.770 kontsulta izan dira (aurreko astean, 5.500 izan ziren). Analisi mikrobiologikoen arabera, A motako birusaren isolamenduek jarraitzen dute nagusi izaten.