Gripearen eragina 100.000 biztanleko 363 kasutara iritsi da Euskadin

Gripeak gora egin du azken astean
Foto: FLICKR/ANIETO2K
Actualizado: miércoles, 28 enero 2015 12:50
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Gripearen eragina 100.000 biztanleko 363,71 kasutara iritsi zen joan den astean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta tasarik altuenak 0 eta 4 urteko biztanleen -1.275,5 kasurekin- eta 5 eta 14 urte artekoen -1.312,3 kasurekin- artean izan ziren.

   Mediku Jagoleen Sareak (sasoiko gripea zaintzeko urtero aktibatzen den sarea, EAEko hiru lurraldeetako lehen mailako arretako zentroetako 38 sendagile generalistak eta 11 pediatrak osatua) emandako datuen arabera, egindako analisi mikrobiologikoek berretsi dute A motako birusari dagozkiola egindako isolamendu gehienak, eta, horren barruan, AH3 birusa gailentzen dela.

   Lehen Arretako sarean gripearen sintomatologiaren ondorioz 5.897 kontsulta izan ziren joan den astean. Lurraldeka, Gipuzkoan izan ziren tasa handiena, 294,6 kasu 100.000 biztanleko; hurrena Araban, 276 kasurekin 100.000 biztanleko; eta azkenik, Bizkaian, 100.000 biztanleko 254,4 kasurekin.

   Gripe kasuen gorakada dela eta, Osakidetzak hainbat neurri hartu ditu gripeak eragindako konplikazioak behar bezala artatzeko, bai ospitaleetan, bai larrialdietako zerbitzuetan. Horretarako, 465 ohe eta 346 profesional gehiago jarri ditu.

   Gripea gaixotasun birikoa da eta, hori dela eta, ez da antibiotikoekin tratatu behar, ez baitute inolako eraginkortasunik birusen aurrean. Oso kasu puntualetan bakarrik, eta medikuaren aginduz, hartu behar dira antibiotikoak.

   Gaixotasun hori desatsegina da, baina onbera biztanle osasuntsuetan, eta ez du tratamendu berezirik behar. Atseden hartzea eta likido asko eta antitermikoak kontsumitzea sukarra eteteko dira gomendio nagusiak. Sukarrak jarraitzen badu, medikuarekin hitz egin beharko da.

   Transmisio eta kutsatze indize handia duenez, ezinbestekoa da neurri higienikoak hartzea; adibidez, eztula eta doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea, eta erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

   Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomendatu du gripearen sintomarik agertuz gero, familia sendagilearengana jotzeko eta haren azalpenei jarraitzeko.