Gripearen eragina pixka bat areagotu da Euskadin urteko hamargarren astean

Pixka bat igo da gripearen eragina azken astean
FLICKR/ANIETO2K
Actualizado: miércoles, 13 marzo 2013 13:45

BILBO, 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2013ko hamargarren astean izandako gripearen eragin-tasa apur bat igo da, eta horrela, 235,73 kasu izan dira 100.000 biztanleko, aurreko astean 217,43 kasu izan ziren butartean. Denboraldiko tasarik handiena zortzigarren astean izan zen, 100.000 biztanleko 301,2 kasurekin.

Gripearen eragina pixka bat areagotu bada ere, horrek ez du esan nahi gripearen gorakadarik izan denik, Euskadiko Mediku Jagoleen Sareak jakinarazi duenez.

Eraginik handieneko adin-taldeen (0-14 urte) tasek berriro egin dute behera bigarren astez jarraian. Halaber, isolamenduen kopurua ere txikitu egin da, eta gehienbat B motako birusa gailendu da oraindik. Osakidetzako Lehen Mailako Arretan gripe-sindromeagatik izandako kontsultak, berriz, jaitsi egin dira beste aste batez, %1,2, hain zuzen.

Azkenik, lurraldeka joera ez da aldatu, eta horrela, Gipuzkoan daude kontsulta gehien (100.000 biztanleko 198,89), Bizkaian ondoren (173,72) eta Araban azkenik (149,03).