Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan

Guggenheim museoa
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 23 marzo 2018 10:52

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan, martxoaren 26an eta apirilaren 2an, Aste Santuak dakarren eskari turistikoa asetzeko asmoz. Normalean, museo itxita egoten da astelehenetan.

Horrela, Bilboko museora doazenek aukera izango dute "Artea eta espazioa", "Henri Michaux: beste aldea" eta "Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak" aldi baterako erakusketak bisitatzeko, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Halaber, "Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak" biltzen dituen erakusketa iraunkorra ikusgai dago, eta Michael Snow artistaren "(Zirkuito itxia)" bideoinstalazioaz gozatzeko aukera ere egongo da.