Guggenheim Bilbao Museoak 56.224 bisitari izan ditu urriaren 10etik 15era, bere "historiako asterik onenean"

"Reflections" ikuskizunak bisitari ugari erakarri du
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: lunes, 16 octubre 2017 17:41

BILBO, 16 Oct. (EUROPA PRESS) -

Urriko bigarren astea Guggenheim Bilbao Museoaren "historiako onena" izan da, bertaratutako publikoari dagokionez. Hain zuzen, urriaren 10etik 15era bitartean, 56.224 bisitari izan dira museoan eta, urtea amaitzeko bi hilabete eta erdiren faltan, milioi bat bisitarien muga gainditu du jada.

Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, astean gehien nabarmendu dena "bizkaitarren oldea" izan da, bisitarien %61 izan baitira. Horietako asko Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenarekin joan dira, eta jaiegunak aprobetxatu dituzte horretarako. Bisitari gehien izan den eguna urriaren 14a izan da, larunbatarekin, 11.802 lagun sartu baitira museora.

Zubiaz gain, bisitari kopuru arrakastatsua "Reflections" ikuskizunari ere zor izan zaio. Museoaren 20. urteurreneko ekimen nagusietako bat izan da, eta 300.000 pertsona ekarri ditu, bertakoak, Estatukoak zein beste herrialde batzuetakoak.