Guggenheim Bilbao Museoak lehenaldiz hartuko du Hiriko paisaietako eta bideo-dantzako Lekuz Leku Nazioarteko Dantzaldia

Actualizado: jueves, 23 junio 2011 20:06

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoko Zero Espazioan 35 minutu iraungo dituen LTNSM (Lurra ez da mugitzen) instalazio-lana eskainiko da ekainaren 24an, Lekuz Leku jaialdiaren barruan eta sarrera doakoa izango da, Bilboko museoak jakinarazi duenez.

Jaialdiak aurten VII. urtea ospatzen du eta Museoak lehen aldiz emango dio ongi etorria. Publikoari egungo dantzaren lengoaia anitzak hurbiltzea da helburua, horretarako, gune bakoitzerako gauza desberdinak prestatu dituzte.

Dantzaldia FuNdicIOn-ek antolatu du eta, besteak beste, Korea, Argentina eta Suitzako koreografoen lanak batzen ditu Galizia, Madril, Katalunia, Aragoi eta Euskal Herriko beste batzuekin batera.

LTNSM (Lurra ez da mugitzen) zuzeneko performancea Bilboko eta Buenos Airesko hirien arteko hartu-eman proiektua da eta 35 minutuko iraupena du. Saioak 17.00etan, 18.00etan eta 19.00etan errepikatuko dira.

LTNSM bideo-instalazio interaktiboa da eta oinarrizko ideia hau da: hiria organismo bizidun bat balitz bezala hazten eta itxuraldatzen da; haren gorputz anitzak elkarri begiratu gabe topatzen eta gurutzatzen dira, eta hainbat lekutan bat egiten dute espazio bereziak osatuz.

Lekuz Leku CQDren, Dantzatzen duten hirien sarearen, barnean dago.

Nazioarteko sare hori Europako eta Latinoamerikako 38 jaialdik osatzen dute, horiek hiriko paisaietan aurkezten dituzte euren programazioak.